default logo

Aisiaren ahalbideak berrikuntzarako

Aisiaren ahalbideak berrikuntzarako

Aisia pertsonalaren esperientzia esanguratsu eta gogoangarria faktore giltzarria da gizarte egitura berritzailea sortzerakoan. Aisiaren funtzio berritzaileak zerikusia dauka bizimodu berriak garatzeko eta sustatzeko leku egokia izatearekin; baina gainera gizarte egoera ezberdinak agertzen direlako ere sortzen da, aisialdirako motibazio berritzaileak eta, ondorioz, merkatu berriak bultzatzen dituztelako. Horixe da gazte eta nagusien aisiaren kasua.

Dena dela, geure buruari galde geniezaioke: Esperientzia batzuk beste batzuk baino hobeak dira pertsona sortzaileagoak eta berritzaileagoak sortzeko gaitasunari dagokionez? Bai pertsonalki zein sozialki jarduerek hainbat funtzio izan dezaketenez, funtsezkoa da eraldaketa eta berrikuntzaren edozein helburu lortzeko batzuk besteak baino hobeak diren erabakitzea.

Aisiaren fenomenoa ikertu dutenek, Csikszentmihalyk esate baterako, pentsarazten digute ez dela nahikoa aisia giza esperientzia legez bizitzea, baizik eta giza esperientzia baliotsua bihurtu beharko genukeela aisia. Pentsaera ildo honi jarraiki aisia esperientziaren balioan garrantzi handia duten lau aukera aipatuko ditugu, nahiz eta ezagunak izan. Aisia aktibo, substantzial, sortzaile eta solidarioaz ari gara.

Behin eta berriz esaten da ezaugarritzat berrikuntza izan nahi duen gizarteak pertsonen sormena bultzatu behar duela. Esperientziazko aisia aktibo, substantzial, sortzaile eta solidarioak berrikuntza, garapena eta bizi kalitatea ematen du, baina ez da berez sortzen. Etengabe ikastea eta trebatzea behar du pentsaera berrietara, teknologia eta merkatu aldaketetara moldatzeko. Testuinguru honetan, aisiaren hezkuntza ez da garrantzi gutxiko gaia. Aisia lehenengo lekuetan badago gure balore eskalan eta bizimodu berrien funtsezko osagaia bada, nola utz genezake bat-batekotasunaren edo kontsumoaren gogora? Trebakuntza, jakintza eta ekonomia-gizarte politikak funtsezko hiru zutabe dira aisia berritzaile eta gizatiarra bultzatzerakoan.

https://www.blogs.deusto.es/EstudiosOcio/wp-content/uploads/2010/06/El-potencial-innovador-del-ocio.pdf

Escribir un comentario

*

captcha *