Kontsumitzen den aisiari aurre egiteko, esperientzia-aisia

Kontsumo-aisia hauxe da: hedonismoa, presentismoa (hemen eta orain adierazteko) eta, objektuak eta pertsonak erabiltzera sustatzen duen esperientzia. Aisia erraza da, ezer gutxi eskatzen baitigu; aisia erosoa ere bada, oinarritua baitago entretenimendu eta dibertsioan, instintuen estimulazioan, eta emozio atseginen bilaketan. Emaitza gogobetegarriak ditu epe laburrera, baina giza ikuspuntutik, engainagarriak, pobreak eta azalekoak dira. Esperientzia-aisiak muina du norberaren esku-hartzean, errepikaketan eta iraunkortasunean, ahaleginerako zein sentsibilitaterako gaitasuna garatzen delarik. Aisia zaila da, geure buruarekiko erronkei aurre egin behar baitiegu, eta konpromisoa eta ekintza eskatzen baitizkigu. Pentsarazten digu zer garen, nolakoak garen eta zer izan nahi dugun. Gainerakoak kontuan izan, begirunea izan eta beraiekin komunikatzera behartzen gaitu. Emaitzak ez dira berehalakoak, baina, bai, iraunkorrak, eraldatzaileak eta gogobetegarriak.

Aisia, giza esperientzia gisa ulertuta, denbora-pasa hutsetik aldendu eta zentzuz betetako bizipena bihurtzen da. Aisiazko bizipena bizipen inte- grala da, edo izan behar, bizitzaren zentzuarekin eta norberaren balioekin erlazionatua, horiekin guztiekin koherentea dena. Baina hori ez da berez gertatzen, prestakuntzari esker baizik. Aisiazko esperientziak «berriro sortzeko» edo ez, topatzeko edo urruntzeko izan daitezkeen erlazio-esparruak sortzen ditu. Aisia, berezko balioa duen esperientzia gisa ulertuta, beste bizipen batzuetatik bereizten da bere zentzu-gaitasunagatik  eta garapen pertsonala sortzen duten sormen-topaketak ekartzeko ahalmenagatik. Topaketa gisa bizi izandako aisiak gainerakoen bizitzarekin nahasten gaitu. Hori oso esperientzia garrantzizkoa da, ulertzeko eta ezagutzeko eremuak handitzen baititu. Izan ere, ezaguera ez da aisiazko bizipenaz kanpokoa. Aitzitik, jakintza gehiago, ulertu eta beteta egoteko gaitasun handiago.

Aisiak, giza esperientzia gisa —esperientzia ezin hobeak edo estasiprozesuak bizitzeko esparru egokia—, norberaren esperientzia-alorrera garamatza, kontsumo-gizartearen  proposamen masifikatuei, batez ere, aurre eta kontra egiten dienera. Baina aldaketa eskatuak planteatzen diren zirkunstantzia berrietara egokitu, beroriek ulertu eta ezagutzera garamatzan gizarte-mobilizazioa eskatzen du. Paradogikoki, hau ez da utopikoa, kontsumo-gizartearen garapenari esker, hain zuzen ere, eta askotariko produktuak merkatzeari esker, hala nola kultur produktuak, kirolerakoak, diber tsio hutsekoak; izan ere, horiek ahalbidetzen digute aberastasun eta garrantzi handiko esperientziak eskuratzea. Savaterrek, «carta a la minis- tran», El valor de educar liburuaren amaieran sartuan, dioenez, zenbat eta egiazko prestakuntza kultural gutxiago, orduan eta diru gehiago gastatu behar asteburuan edo oporretan ondo pasatzeko. Barrutik, eurek sorturik, gozo aktiborik nola ekarri inork irakatsi ez dienez, kanpoan erosi behar dute dena. Orain dela mende batzuk, jakintsu taoista batek salatu zuen hu- tsa egiten dute: «Bihotza gauzen bidez alaitzen saiatzea da gizakien hutsa, geure bihotzarekin alaitu behar baititugu gauzak».

 

Informazio gehiago

Manuel Cuenca Cabeza, Aisiaren Pedagogia: Ereduak eta Proposamenak. Bilbao: DeustukoUnibertsitatea.

 

Compartir es vivir:

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *