default logo

Zer da aisia humanista?

Zer da aisia humanista?

«Aisia ez da astialdia, ezta izen hori hartu duten jarduerak ere, lehen aipatu dugun bezala, sustraiak motibazioan eta borondatean dituen ekintza pertsonal eta komunitarioa baino».

Aisia ez da ez astialdia, ez aisiakeria —sarritan esan izan den bezala—, ez eta jarduera bat ere —askotan lotu izan dira—; beraz, ezin da esan jar-duera bat, berez, aisia denik edozeinentzat. Nola ulertu behar dugu, gaur egun, errealitate hori?

Antzinako motibazioetan, aisia atseden hartzeko, gizarteko prestigiorako edo segurtasun ekonomikorako zen, gaur egun, ordea, gure bizitzako balio garrantzitsuenen artean dago. Disfrutatzeko, askatasunerako eta autorrealizaziorako da aisia, indibidualista baita eta gizarteko balioei bizkar emanda baitago, balio horiek inplizitu dituen arren.

Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuan, aisia humanistaren kontzeptua dugu abiapuntu gure ekimenetarako. Aisiaren kontzeptu orokorretik abiatzen gara, uste dugulako aisia dela pertsonek modu librean, eta, batez ere, disfrutatzen dutelako egiten dutena. Aisiaren ikuspegi zabal horrek balio digu adierazteko gure aisia ez dela astialdia, ezta izen hori har-tu duten jarduerak ere, lehen aipatu dugun bezala, sustraiak motibazioan eta borondatean dituen ekintza pertsonal eta komunitarioa baino. Hortik abiatuta, aisia humanistatzat hartzen dugu (Cuenca: 2000, 2004, 2005), batez ere, gizakiaren duintasunaren alde egiten duena. Aisia positibotzat hartzen da, pertsonaren eta komunitatearen onura dakarrena, eta aisiaren hiru balio na-gusi dituena oinarri: askatasuna, gogobetetasuna eta doakotasuna, ahaztu gabe identitatea, hobekuntza eta justiziari dagokiona. Aisia humanista pertsonala edo komunitarioa izan daiteke, baina, edonola ere, ez da batbateko aisia, prestakuntza eskatzen duen esperientzia konplexua baino.

«Aisia humanistak gizakiaren duintasunaren alde egiten du, gauza guztien gainetik. Aisia positibotzat hartzen da, pertsona eta komunitatea hobetzen laguntzen baitu, aisiaren hiru balio nagusi oinarri hartuta: askatasuna, gogobetetasuna eta doakotasuna. Identitatea, hobekuntza eta justizia ere kontuan izaten ditu».

Aisia humanista, beraz, esperientzia integrala, pertsonala edota soziala da; aisia autotelikoa du oinarrian, gainera gizakiaren eskubide ere bada. Alde sozialetik, jardueren bidez antzeman eta kuantifikatu daitekeen feno-menoa da aisia; baina, aldi berean, justiziarekin lotutako aldarrikapena, juridikoki oinarrizko giza eskubide aitortua izan delako, hezkuntzan, lanean edo osasungintzan gertatzen den bezala, eta denok izan beharko ge-nuke aisiaz baliatzeko eskubidea, generoa, sexu orientazioa, adina, arraza, erlijioa, sinesmena, osasun maila, desgaitasuna edo baldintza ekonomikoa gorabehera. Planteamendu horretatik abiaturik, uste dugu aisia humanista onuragarria dela garapen pertsonal eta sozialerako; eta, aldi berean, berrikuntza eta askatasunaren esparruen garapena sustatzen duela, eta hori esperientzia autotelikoen ezaugarri da.

Aisia ulertzeko modu hori berria da, XX. mendearen azken hamarkade-tatik datoreta. Esan gabe doa, ongizatearen gizartearen garapenak aisiaren kontzeptua ulertzeko modua aldatu duela. Gure inguruneko azpiegiturak eta baliabideak goitik behera eraldatu dira, arlo horretan. Azken urteotan, kirol-degiak, kultura zentroak, museoak, parkeak eta herritarren entretenimendua eta gozamena oinarri dituzten intereseko beste leku batzuk ugaritu egin dira. Gure hiri espazioak beste batzuk direla ematen du, estetika berriztatu, kaleak oinezkoentzako egokitu eta elkartzeko eremu berriak sortu ondoren.

Zoritxarrez, onura horiek guztiak, aisiazko bizipenak hobetu eta sendotu dituztenak, ez dira guztiengana heltzen, ezta leku guztietara ere. Ongizatearen gizarteak —azken urteotan zalantzan jarri da— herrialde batzuetan baino ez dauka zentzurik, eta haien barruan ere, gizarteko desberdintasunak ez dira desagertu. Teknikoki, nagusi den aisia noizean behingo entretenigarri ludikotzat har daiteke. Gehien bat, aisia pasiboa da, batzuek disfrutatu eta beste batzuek pentsatu eta antolatzen dutena, helburutzat etekin ekonomikoa duen industria garrantzitsu baten arloa dena. Hori dela eta, gaur egungo aisia, modu generikoan, kontsumo aisiatzat har liteke. Izan ere, kontzeptua baino gehiago kontsumorako produktua da, eta berarekin industria garrantzitsua garatu da. Baina kontu horrek orain egin beharreko hausnarketatik urrundu gintzake, beraz, aisiak esperientzia gisa zer esanahi eta konnotazio duen aztertzen hasiko gara

 

Cuenca Cabeza, M. (2012) Zer da aisia?, pp.53-55. Bilbao: Deustuko Unibertsitatea

Escribir un comentario

*

captcha *