default logo

Aisia, norbere gogobetetzea

Aisia, norbere gogobetetzea

 

Gizakiok askatasunaren subjektu eta protagonista bakarrak gara; baina aisiaren eremuan askatasun horren adierazi beharra posible eta komenigarria da. Eliade-k aisiaren praktiketan aterpea ikusten du, lanaren arrazionaltasunak edo bizitza modernoaren beste modu eragingarri batzuek ezkutaturiko balio existentzialisten aterpea. Aisia, gogobetetasun- eta poz-iturria edo munduaren ikuspegi ludikoa eta sortzailea denaz bezainbatean, ezin izango da inoiz inposatu, baizik eta alderantzizkoa, askatasuna gauzatu behar baita; hots, askatasun-iturri bihurtzen da. Brightbill-ek, Iparramerikako aisiaren hezkuntzan oso sona handikoak, ideia hau biltzen duen esaldi bat egin zuen: «Esadazu zer zaren, zeure desioak betetzeko librea zarenean, eta nolakoa zaren esango dizut».

Aisia, norbera gogobetetzeko, prozesu dinamikoa da, ezaguera, trebetasunak eta norberekiko eta besteekiko kontzientzia hartzea hobetzen baititu. Gizaki aisian heziak sentitzen du bere gaitasuna, aisiazko esperientzietan zorionekoa izatekoa, bere menpean dagoela. Horrela bada, norbere garapenak autonomiara darama, erabakiak hartzeko gaitasunari dagokionez, eta aisiaren kasuan, baliagarriak dira esperientzia eta bizitza hobetzeko. Aisia, norbera betetzeko, duintasun-aldarrikapena da, ez berekoikeriazkoa. Beraren errebindikazioa lanarenetik independentea da; horregatik, ezin daiteke saritzat hartu. Hurrengo puntuan esango den bezala, eskubide pertsonal eta soziala da, eta hori lortu ahal izateko eskubidea herritar guztiek dute.

 

Informazio gehiago

Manuel Cuenca Cabeza, 2009 Aisiaren Pedagogia: Ereduak eta Proposamenak. Bilbao: Deustuko Unibertsitatea.

Escribir un comentario

*

captcha *